Xake-taularen problema

viernes, 10 de enero de 2014 0 comentarios

Xake-taula 64 karratuz osatuta dago, 32 zuri eta 32 beltz, irudian ikusten den moduan:

 

Domino jokoko 32 fitxa dituzu eta fitxa bakoitzarekin taulako 2 karratutxo estal dezakezu gainean kokatuz horizontalki edo bertikalki. 
 
 
 32 fitxak erabiliz xake-taula guztia estal daiteke hutsunerik utzi gabe?
Erantzun erraza, ezta?, nahikoa duzu, adibidez, errenkada bakoitzeko 4 pieza horizontalki ipintzea.
 
Jarraian, taulako diagonal bateko muturretako bi karratuak moztuko ditugu. Orain, 62 laukitxo ditugu estaltzeko; beraz, fitxa bat soberan dago. Ondorengoa nahi dugu jakin:
 
Fitxak horizontalki edota bertikalki ipiniz, posiblea al da 31 fitxa erabiliz taulan geratzen diren 62 karratuak estaltzea? Nola? Azaldu.
 
 
 
 

0 comentarios:

Publicar un comentario

http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus/r43-2591/es

 

©Copyright 2011 MatePrueba2 | TNB