Matematika eta magia uztartuz: Matemagia

viernes, 3 de enero de 2014 0 comentarios
Matematika guk, irakasleok, nahi baino gehiagotan ulertezin ezezik, aspergarri ere egiten zaie ikasleei. Matematikak isladatzen duen xarmaz gozatzeko heldutasun maila bat behar dela esaten da; eta hala da, hainbat teorema eta egiaztapen ulertu ahal izateko behintzat. Baina ez dut uste hori denik derrigorrezko hezkuntzan irakasten den matematikaren helburuetako bat; bai ordea, matematika balioestea, eta helburu hori erdiesteko matematikari mamu mozorroa kendu behar diogu lehenbaitlehen. Matematika jolasa moduan aurkeztea izan daiteke aurrepauso bat,  jolas horien atzean ustez baino matematika gehiago baitago.
Ondorengo webgunean matemagiako jolasak, paradojak,  bitxikeriak, etabar aurki ditzakegu. Batzuk aljebra lantzeko oso egokiak:
 
 

0 comentarios:

Publicar un comentario

http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus/r43-2591/es

 

©Copyright 2011 MatePrueba2 | TNB